diskoa

Argazki Lehiaketako irabazlea

Irailetik abenduaren hasiera arte 33 argazki jaso ditut eta zuen boto guztiak zenbatu ostean, 15. argazkia suertatu da irabazle. Argazkiaren egilea Sare Begoña sopeloztarra da eta jakin beharko zenukete argazkiko protagonista bere lehengusina dela.

Boto gutxiren aldeaz irabazi du, argazki ederrak egon direlako eta zaila izan delako aukeratzea. Aukeraketa hau, 60 pertsona baino gehiagoren botoekin egin dugu abenduaren lehendabiziko bi asteen zehar.

Hona hemen argazki irabazlea eta baita Sare bere iPod berriarekin ere.





Bozkatu dutenen artean gainera, Xabi Aburruzagaren disko berria dedikatua zozketatu dugu eta Aitor Mendiguren lezamarrak lortu du.



Aurten lehiaketak izan duen arrakasta ikusita, parte hartzaileez gain jende ugari sartu delako argazkiak ikusten, hurrengo urtean ere antzerako zerbait antolatu beharko dugu. Bien bitartean, hemen duzue aurtengo argazkiekin egindako muntaia:




Argazkiak eta informazio gehiago:



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *