diskoa

Hitzaldia Txorierri Institutuan

Orain hile pare bat Institututik deitu zidaten ea hitzaldi bat ematera animatzen nintzen eta baiezkoa eman nuen dudarik gabe. Euskaren hilabetea ospatu dugu Txorierrin abenduan zehar eta ekimen horien barruan sartutako saioa izan da, Kukubiltxo, Jose Luis Goikoetxea edo Etxahun Lekue bezalako partaideekin besteak beste. Bertan duzue kartela:



Prestakuntza apur baten ostean, gaur goizean burutu dugu emanaldia eta primeran joan da. Saio bi egin ditugu eta guztira, 3. DBHko ikasle guztiak, 1. DBHko gela bat eta 2. DBHko beste gela bat etorri dira trikitixa hotsez gozatzera (100 ikasle inguru guztira). Ikasleak oso parte hartzaile aritu dira, nahiz eta lotsak alde batera uztea zaila izaten den horrelakoetan. Baina bueno, gure Infernuko Hauspoaz zerbait gehiago ezagutuko dutelakoaren esperantzan...

Eskerrak eman Agus, Asier eta beste irakasleei aukeragatik eta arretagatik; panderojole bikainak ahaztu gabe: Maialen, Iraide, Rebeca eta Magali. Bertsolari eta aurkezlea ahaztu gabe eta noski, hurbildu diren gazte guztiei. Ordainetan, Xabi Aburruzagaren 3 disko sinatuta zozketatuko dituzte irakasleek maila bakoitzean. Esperientzia polita, aberasgarria.

Hona hemen saioko irudi batzuk:






Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *