diskoa

"Kalea"-ren balorazioa

"Kalea" entzuten egun batzuk daramatzat eta baloraziotxo bat egitea pentsatu dut.

Kanta bat baino gehiago nabarmenduko nituzke, besteak beste: "Amak ezkondu ninduen", "Oi nere zoragarria", "Gure aitak amari" edo "Haurtxo Polita". Nahiz eta askotan entzundakoak izan, ikuspegi berri batekin interpretatuak daudenez, berriak izango balira bezala ematen du. "Amak ezkondu ninduen" adibidez, piano batekin hasi eta sanba erritmoan amaitzen da, ikaragarrizko "in crescendo" bat eginik. Beste kanta batzuk nahiz eta minimalistagoak izan, oso ondo gelditu dira ere (adibidez, Milanesek kantatzen duen "Txoria txori" kanta enblematikoa). 2-3 abesti ordea motel xamarrak iruditu zaizkit, baina hau koloreak bezala, norberaren gustuen araberako da.

Orokorren lan polita dela uste dut, "Etxea"-ren gehigarri bikaina eta etortzear dagoen "Herria"-ren aurrerakin galanta. Gainera, "Etxea"-n parte hartu zuten gehienak ezagutzen nituen, baina kasu honetan horrela ez denez, musikari berri asko ditut deskubritzeko.

Azken ohar bezala, Kepak diskoaren eskerretan sartu didanez, eskerrak neuk eman behar dizikiodala adierazi nahiko nuke, irakatsi eta nirekin konpartitu duen guztiagatik.

Horra hor proiektuko iruditxo batzuk:






EGUNERAKETA: Hona hemen EITB Kultura saioan egiten duten erreportaia.

_


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *