diskoa

Bunpada Sound / Anitzak ekimena

Proiektu berritzaile honek diskoa kaleratu berri du eta aurkezpen kontzertuekin hasiko da hurrengo asteetan. "Bunpada Sound" taldean lagun on batek parte hartzen du, Asier Ercilla trikitilari bikainak alegia. Taldearen izena ezaguna egingo zaizue azkeneko Nazioarteko Trikitixa Jaialdian parte hartu zutelako eta blog honetan horren berri izan zenuten. Gogorarazi nahi dizuet, musika eta dantza uztartzen dituen ekimena dela eta trikitixak baduela bere txokoa bai diskoan eta baita zuzenekoetan.

Hauxe da diskoaren aurkezpena:

"Bunpada Sound taldeak, Anitzak ekimenaren laguntzarekin, "Euskal Herria Anitzak Kolektiboa" cd-a aurkezten du. Asier Ercilla (Ipuin Iberiarrak, Fran Lasuen, Ibon Koteron) David Nanclares (Kukuma, Fran Lasuen,...), Endika Abella (121krew, Bertsound) proiektu berri honetan batu egin dira harresiak etengabe eraikitzen eta suntsitzen diren garai hauetan, aniztasuna ardatza duen musika eta hitzak plazaratuz, horretarako bertoko eta beste jatorrietako musikarien laguntza izan dutelarik; Euskal Herria, Maroko, Angola, Kantabria, Irlanda, etab.

Musika mota asko eta beraien artean ezberdinak aurkitu ditzazkegu proiektu deigarri honetan. New York-en hasi eta urte gutxiren buruan lurraldeko leku guztietara zabaldu zen rap-a, mundu osoan zehar entzun daitezkeen rock eta reggae doinuak, landu eta zaindu behar dugun gure euskal musika tradizionala eta munduko beste leku askotatik jasotako ekarpenak (flamenko, raï, ballenato, etab.). Munduan zehar bidaiatzeko hamar kanta, barneko eta kanpoko hesiak gainditu nahi dituen ekimena, elkarbizitza multikultural batera abian."

Iturria: Elkar




Informazioa gehiago: www.myspace.com/bunpadasound



Eguneraketa: hona hemen erreportaje laburtxo bat proiektuari buruzkoa.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *