diskoa

Olentzero Eguna Lezaman

Argazkiak jaso arte itxaroten egon naz sarrera idazteko eta bada garaia argitaratzeko.

Egun ederra izan zela dudarik ez, primerako giroa sortu genuelako. Txarrena, euri apur bat egin zuela jo behar genuenean eta aterpean sartu behar izan ginela. Gainera, kalejira suspenditu egin behar izan zen. Baina euriak ez zuen jaia zapuztu. 12 trikitilari, 11 panderojole eta hori gutxi ez balitz, txistulari eta albokaria ere. Ikusten duzue beraz, zarata ateratzeko taldetxoa behintzat bageneukala. Gainera, horrelako egunak aparteko magia dutenez, alaitasuna erreztasunez zabaldu egiten zen jendearen artean. 17:30etan hasi eta 20:30etan, hamaika kanta jo ostean, etxera joateko ordua heldu zenez, joteari utzi genion. Hona hemen atara ziguten argazkitxo bat:



Argazkia: Joseba Apezetxea / Moldaketak: Gaizka Peñafiel

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *