diskoa

Software gomendia: Sare sozialak

Ez da softwarea berez, baina lotura zuzena dauka mundu honekin. Gehienok ezagutzen dituzue Facebook, Tuenti, MySpace, Twitter... baina ez dakit badakizuen trikitixak ere bere esparrua duela hauetan.

MySpacen esaterako trikitilari askok dute haien espazioa, zeinetan musika entzun, iruzkinak idatzi, argazkiak ikusi eta zergatik ez, haiekin harremanetan jarri zintezketen. Bi trikitilarienak gomendatuko nizkizueke; alde batetik Iker Goenagarena, edukiak eguneratu eta espazioaz asko arduratzen delako eta bestetik, Junkerarena, eduki nahikotxo dituelako.

Twitter-en, apenas dago trikitixaren gaineko informaziorik eta gutxiago talderik. Tuentian aldiz, musika talde batzuk badute haien profila, Esne Beltzak esaterako.

Baina momentu honetan trikitixarekiko lotura gehien duen sarea, Facebook da. Honetan "Trikitixa eta Pandero" taldea dugu eta baita "Aupa Maurizia!!" izeneko beste bat ere. Hori gutxi ez balitz, Bizkaiko Trikitixa Elkartearen lagun egin zintezke azken berriak eta trikitilari bizkaitarrak ezagutzeko. Baina arreta gehien deitzen duena ez da hauxe. Kontutan eduki trikitilari askok perfila dutela Facebook-en eta zuentzat erreferentea den horrekin
komunikatzeko balio dezakeela. Noski, jendea astoratu gabe...

Beno ba, sare birtual hauek ematen dituzten aukera guztiak ezin dira sarrera bakarrean azaldu, baina hurbilpen gisara balioko dizue. Alabaina, ikaragarrizko topagune diren arren, ez dut aldatzen lagunekin terraza baten kafe bat hartzea edozein sare sozialagatik; ze ona den begietara begiratzea edo eskutik heltzea...

Trikitixa 2.0 hasi besterik ez da egin.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *