diskoa

"Agur Marijaia" abesti berria

Bilboko Aste Nagusia aspaldi amaitu zen, baina kanta berri bat kaleratu zen ordurako eta azkenean antza ez zuen behar bezalako hedapena izan. Marijaia kanta danok ezagutzen dugu baina abesti berri hau, Marijaia agurtzeko sortu zuen Shanti Basaurik eta musikari ospetsu askok parte hartu zuten grabazioan, besteak beste: Amaia Zubiria, Eñaut Elorrieta, Oreka TX eta Txuma Murugarren. Beno ba, trikitixa ere bere esparrua du konposizio honetan eta Malen Zobaran da trikitilaria.

Informazio gehiagorako eta kanta entzuteko, honako estekara joan zintezkete:


Seguruenik hurrengo Aste Nagusietan gehiagotan entzuteko abagunea izango dugu. Ea zer iruditzen zaizuen.




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *