diskoa

Aisterrazu bizirik dirau

Trikiti eta dantzazale guztiek ezagutu beharko luketeen txokoa da Aisterrazu, Aiako toki paganoa bezain sakratua trikitilarientzako. Handik soinujole belaunaldi asko pasatu dira eta horren lekuko da trikitilari plaza. Ondoan, eszenatoki xumea baina historiaz betea, xarma ikaragarria duena. Eta hantxe, erromeria bizirik darrai igandero biltzen direlako infernuko hauspoaren soinuez gozatzeko.

Neuk be aukera izan nuen saiotxoren bat bertan emateko neure irakasle, lankide eta garrantzitsuena, lagunak diren Allur anaien eskutik. Ohorea izan zan eta beti gogoratuko dudan bizipena. Eta neure esker ona adierazteko hor dituzue pare bat argazki:


Harkaitz Allur, Miren Errasti eta Agurtzane Mujika (Argazkia: Julene Otegi)


Iker Allur eta Narbaisa (Argazkia: Miren Errasti)


Honen harira, orain egun batzuk ETB1-ko "Bi errepidean" programan Aiako dantzariak izan ziren hizpide eta Aisterrazuko erromeriaz aritu ziren besteak beste. Gehiago jakiteko eta zelakoa den ikusteko, hor duzue hurrengo bideoa:




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *