diskoa

Gabbanelli trikitixa berriak


Gabbanelli markak trikitixa berriak jarri ditu salgai azken asteotan. Alde batetik, aurreko modeloak (Senior eta Profesionala) berriztu egin dituzte kolore eta diseinua aldatuz eta bestetik, Antiko modelo berria salgai jarri dute. Horretaz gain, trikitixa asko pertsonalizatzeko abagunea dago; kolorea, hauspoa, botoien kolorea, tonua eta afinazioa ere aukeratuz besteak beste.

Informazio gehiagorako (prezioak, zehaztasunak, etab.) haien webgunea bisitatu dezakezue. Neuk gitxienez ez ditut inoiz probatu, beraz zuetako batenbatek inoiz esku artean izan baditu asko eskertuko genuke baloraziotxo bat erreferentziaren bat behintzat edukitzeko.

Hauxe da webgunea: www.gabbanelli.es

Facebook-en ere txokoa dute: Gabbanelli Facebook

Hona hemen argazkitxo batzuk, ea zer iruditzen zaizkizuen soinuak:











Eguneraketa: gaur, otsailaren 24a, Gabbanelliko arduradunarekin hitz egin dut eta probatzeko triki pare bat utziko dizkit, beraz hurrengo egunetan esango dizuet zelakoak diren nire uste apalean. Gaur arratsaldean, Kepa Junkerak probatu ditu, besteak beste antiko berri hau:



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *