diskoa

Trikitixa baten jatorria ikertzen...

Musika eskolan orain arte bere kabuz trikitixa jotzen zuen gizon bati klaseak ematen dizkiot. Gaur egun trikitixa berri bat daukan arren, urte asko eman ditu beste soinu honekin jotzen eta aurreko baten erakusteko ekarri zidan. Trikia Lajari erosi zion orain 30 urte baino gehiago eta oraindik jotzeko moduan dago soinu ona duelako, D-n afinatuta datu gehiagorako. Alabaina, ikusi bezain pronto garbi eduki nuen itxuragatik behintzat trikitixa 30 urte baino askoz zaharragoa izan behar zela.

Baina neu hutsaren hurrena dakidanez trikitixen jatorriaz, pare bat lagun kontsultatu ditut egunotan, Harkaitz Allur eta Juanjo Manterola alegia. Azkenean ondorio batzuetara heldu gara. Alde batetik trikitixa 1920-30 garaikoa izan litekeela uste dugu, aurrekoak egurrezkoak zirelako osorik. Bestetik, egileari dagokionez ez dago datu askorik, Paolo Soprani danok ezagutzen dugulako baina Rogledi hau ezezaguna egiten zaigulako. Azkenik, kokapen geografikoaren inguruan, trikitixa gehienak Castelfidardon egiten dira baina hauxe Estradelan eginikoa da eta urrun dago aurreko herritik.

Zuek zer deritzozue? Asko eskertuko nizueke zerbait gehiago jakin ezkero gurekin elkarbanatzea.



Rafael Aguirreren liburuko irudia soinuen bilakaerarekin.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *