diskoa

ALTZAPORRU - Martxoa

Albistez beteta dator Altzaporru buletina eta hona hemen laburpentxo bat.

Urte honetarako hainbat egitasmo burutuko ditu elkarteak. Nabarmentzekoak nire ustez: Trikimailuan partitura berriak eskuragarri izango ditugula (Tapia eta Ostolazak eginak), Faborez ale berria izango dugula, pieza berrien disko bat egingo dela (besteak beste Edurne Iturbe, Maixa edota Urtzi Enrikez trikitilari bizkaitarraren parte hartzearekin) eta Trikitixa Eguna ospatuko dela Durango inguruan udazken aldera.

Hamaika albiste gehiago ere badakartza, besteak beste blog honetan aurretiaz argitaratutako sarreretan irakurri ditzazkezuenak eta gehiago ere bai. Bazkide egin eta etxean jasoko duzu Altzaporru urtean lautan.




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *