diskoa

Auntxa omendu zuten Azpeitian

Atzo goizean Auntxaren omenezko oroigarri bat jarri zuten bere Urrestillako etxean, Azpeitiko udalak antolatutako San Jose Jaialdiaren ekimenen barruan. Bertan trikitilariaren familia eta hainbat ordezkari bildu ziren, musikariaren jaiotzetik mende bat igaro dela ospatuz. Horretaz gain, hainbat trikitilarik herriko kaleetatik barna kalejiran aritu ziren Auntxaren piezak joz eta ondoren, senitartekoak familiaren tabernara joan ziren bazakaltzera. Hona hemen iruditxo pare bat.


Auntxaren bilobak


Senitartekoak tabernaren aurrekaldean


Arratsaldean Jaialdiaren txanda heldu zen frontoian eta aurreko sarrera baten ikusi dezakezuen bezala, Auntxaren ondorengoak ere parte hartu zuten. Hona hemen Julene Otegi trikitilariak ateratako argazki batzuk:







Iturria: noticiasdegipuzkoa.com

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *