Udazkenean Euskal Herriko Trikitixa eguna antolatuko da, baina lehendabizi Bizkaikoa datorkigu maiatzaren amaieran, 23an hain zuzen ere. Getxon ospatuko da eta bertan duzue egitaraua eta baita bazakarira apuntatzeko jarraibideak:
-12:00etatik aurrera kalejirak herrian zehar trikitixa eskolekin-14:30etan trikitixa eskolen topaketa Algortako Tellagorri plazan-15:00etan bazkaria Algortako Zabala Eskolan-17:30etan erromeria Triki ta ke taldearekin Algortako Tellagorri plazan
Bazkariko menua (18 euro): paella - oilaskoa entsaladarekin - hostopil tarta izozkiarekin + ogia + edariak + kafea
Bazkarira apuntatzeko ezinbestekoa da Bizkaiko Trikitixa Elkartearen kontu korrontean menuaren dirua sartzea, izen-abizenak eta trikitixa eskola edo taldea zein den adieraziz. BBK 2095 0022 00 9105970729.
Bazkarian izena emateko azken eguna maiatzaren 7a izango da.
Facebook-en ere gertakizun bat antolatu dute jendeak bat egiteko. Hona hemen esteka: Bizkaiko Trikitixa Egunaren gertakizuna

Iturria: Bizkaiko Trikitixa Elkartea