Aurten Soraluzen ospatuko da Debagoieneko jaialdia apirilaren 17an eta antolatzaileek, Soraluzeko Musika Eskola alegia, gonbidapena zabaldu dute joan nahi duten guztientzat. Hauxe da eguneko egitaraua:
10:45 - Txori pan eta edariak
11:30 - Kalejira
12:30 - Ekitaldia / Omenaldia
14:30 - Bazkaria
17:30 - Musika plazan
18:00 - Sagardo Jaialdia
20:00 - Kalejira
Bazkarira apuntatzeko azken eguna martxoaren 26a izango da (lehenbailehen abisatzea eskertuko litzateke) eta horretarako antolatzaileekin harremanetan jarri behar zarete honako bideak erabiliz:
e-posta: soraluze2@musika.e.telefonica.net
Telefonoa: 943751544 edo 679763402
Bi menu daude aukeratzeko eta salneurriaren barnean zapia ere sartzen da, bazkarira jarrita eraman beharko dena. Hauek dira Txurruka jatetxean eskainiko dituzten menuak:
1. menua (16 urterarte): 6 kroketa, rabak, almondigak, izozkia, ogia eta ura. (10 €)
2. menua: entsalada nahasia, kroketak legatz frijituarekin, mingaina saltsan, ijito besoa, ogia, edaria eta kafea. (12 €)
Antolatzaileen esanetan, bizi dugun egoera ekonomikoa dela eta aurtengo jaialdia antolatzeko garrantzitsua da egin dituzten errifak saltzea, beraz ahal den neurrian lagundu beharko ekimen eder hau aurrera ateratzen.
