diskoa

"Herria" ontzen ari da

Kepa Junkera orain dela urte t'erdi hasitako trilogia osatuko duen lana prestatzen ari da udazkenean kaleratzeko. Bada, datu gehiago kaleratzen doaz hilabeteak aurrera egin ahala. Lana azaroan izango dugu esku artean eta posible da dokumental bat ere kaleratzea, hiru diskoen ekoizpena laburtuko duena.

Grabaketa batzuk burutu dituzte jada, Maroko, Grezia edo Turkian esaterako. Hala ere, grabazio mardulenak eta ondorioz diskoan eragin gehiago izango dituztenak Amerikako Estatu Batuetan egingo dituzte, besteak beste New York, Los Angeles edota San Franciscon.

Hurrengo hilabeteetan agertzen doana bertan irakurri eta ikusi ahalko duzue. Bien bitartean iruditxo bat eta dedukzio propio bat doazkizue. Bi bideo ikusi ditzazkezuelako behekaldean eta nahiz eta proiektu honen inguruan zuen beste dakidan, "Herria" diskoan "Markosen txerrixe" kanta tex-mex kutsuaz sartuko dutela uste dut. Asmatuko ote?








Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *