diskoa

Korrontzi, aurtengo Ibilaldiko kantaren egilea

Korrontzi talde bizkaitarrak, zeinetan Agus Barandiaran trikitilaria partaidea den, aurtengo Ibilaldiaren kanta sortu du eta ikusgai dugu bideoklipa jada. Abesti oso polita da eta bideoa ikusteko modukoa, niri behintzat asko gustatu zait eta aspaldian ikusi dudan sorkuntza lanik onenetarikoa dela uste dut. Kantan besteak beste, Mikel Urdangarin eta Gatibuko Alex parte hartu dute eta bideoan, Ilaski Serrano, Abel Barriola, Julian Jantzi eta Koikili esaterako.

Gogorarazi, aurten Ibilaldia Bermeon ospatuko dela maiatzaren 30ean. Leloa, "Marigoran kikunbera". Hor duzue bideo muntaia:






Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *