diskoa

Kuriosidade txiki bat...

Aurreko sarrera baten Emilio Aragon aipatu nuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Junkeraren arteko kontzertuan parte hartu zuelako. Honen inguruan kuriosidade txiki bat dakarkizuet, ostiral honetan berak zuzendutako pelikula aurkeztuko delako, "Pájaros de papel" izenekoa eta Espainiako 40. hamarkadako artisten mundua islatzen duena. Filmako protagonista batek akordeoi diatonikoa jotzen du eta irudian ikusi dezakezuen moduan, trikitixaren lehengusu hurbila da. Hohner etxeko soinua da eta modelo honetako trikitixak ere badaude, baina hauxe ez da kasua, irudikoak baxu gutxiago dituelako.

EGUNERAKETA: Filmearen Soinu Bandan Kepa Junkerak parte hartu du trikitixa joz eta aholkularitza lanak ere burutu ditu, aurretik esan bezala akordeoi honek berebiziko garrantzia duelako lan honetan. Horra hor soinua entzun dezakegun zatitxo bat:





Pelikulak itxura ona daukala ematen du, komedia eta drama uztartzen ditu eta aitzakia ederra izan daiteke zinemara hurbiltzeko. Bertan duzue akordeoiaren irudia eta baita filmearen aurrerapen bideoa ere:






Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *