"Duela hamabi urte inguru izan zuen arrakasta mediatikotik urrun egon arren, trikitilariek uste dute trikitiak gaur egun ere bere lekua, bere funtzioa, bere publikoa eta bere bideak badituela.
Kondenatuak gero barkamenik gabe / infernuko hauspoa salbatu halare / Bidekotxo bat haien arimaren alde / eta erromeria bizirik badaude. Xabier Amurizak idatzitako kopla da, Kepa, Zabaleta eta Motrikuk 1987an kaleraturiko diskoko Anbototik Oizera piezari dagokiona. Kondenatuez gain, infernuko hauspoa, erromeria eta salbazioa aipatzen ditu. Ez da erraz jakiten trikitia kondenaturik dagoen ala ez, garai hobeak bizi izan zituela bai, edo behinik behin apartsuagoak bai, eta egun bizirik irauten duela ere bai, baina salbaziotik edo galtzetik dagoen gertuago... "
.jpg)