diskoa

Damba taldea, sustraiak uztartuz



Estilo ezberdinak uztartzen dituen talde honetan, musikari askoren artean, aspalditik musika munduan dabiltzan Estanga neba-arrebek parte hartzen dute besteak beste trikitixa joz. Oskar eta Aitziber, Eztanda taldean aritu ziren urte nahikotxo Euskal Herriko hamaika plaza girotuz eta oraingoan beste taldekide askorekin batera, proposamen berri honekin datoz. Lehendabiziko diskoa 2008. urteko abenduan kaleratu zuten eta kritika oso onak jaso izan dituzte ordutik, baita kontzertu anitz eskaini gure geografian zehar eta baita gure mugetatik at ere. Hauxe da taldearen aurkezpen laburra:


"DAMBA "izaera mota bat da", "behe behetik" datorren musika, herrien sustraietatik, munduko musiketatik. Tradizioa eta modernidadea uztartuz hainbat eta hainbat estilotan jorratua, bai Rumba, Blues, Punk, Reggae bai Funk, Rock, musika Elektronikoa"Amparanoia estiloan".

Talde hau izugarrizko ero-poztasun dosia da, dantzara eta festara gonbidatzen zaituena, "transmititzen" duten kantuz osatua. Beraien inspirazioa berriz edonork ikus-entzun ditzakeen gauzetan, maitasunaren eta bizitzaren inguruan eta munduan hainbat txokoetan dauden ideien ingurutik dator.

Testuak berriz eguneroko biziari, maitasunari, kezkei, ironiari, zintzotasunari eta poesiari buruzkoak dira.

DAMBA taldea Iparralde, Hegoalde, Kuba, Venezuela eta Madrilgo 11 musikariz osaturik dago.

Hauen musika oso aproposa da festarako, hizkuntza ezberdinetan kantatzen bait dute: euskaraz, katalanez, Brasilgo portugesez, frantsesez, ingelesez eta gazteleraz.

Lehen diskoaren izenburuan dena laburbildua dago: Y SI ROMPO MI CAMINO"

Abestiak entzuteko, argazkiak ikusteko edo informazio gehiago jasotzeko, honako bideak erabili ditzakezue:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *