diskoa

Erromeria Eguna Itziarren



Maiatzaren 1ean ospatuko da Erromeria Eguna Itziarren, baina bezperan ere bada hitzaldi interesgarri bat soinu handiak erromerian izan duen presentziaz. Bertan, Furundarena, Larrañaga, Tapia eta Mendizabal izango ditugu hizlari eta argazki erakusketa bat ikusteko aukera ere egongo da.

Zapatuan aldiz, goizean zehar kalejirak izango dira nagusi eta ohitura den legez, hamaiketakoa ere eskainiko dute. Ondoren bazkaria izango da eta azkenik bertsolari eta trikitilariekin erromeria ospatuko da. Erromeria honetan, trikitilari hauek parte hartuko dute: Jon Ostolaza eta Aitziber Estanga, Jagoba Uranga eta Amets Arteaga, Imuntzo eta Beloki eta Astiazaran anaiak. Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna apirilaren 27a izango da eta herriko hainbat txokotan erosi ditzakezue. Azkenik, baserritarrez jantzita azaltzea gomendatzen dute antolatzaileek.




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *