diskoa

GOZO-GOZO taldea


Andoaingo zazpi musikarik berriki sortutako taldea da GOZO-GOZO eta xedea, erromerietan euskal musika jorratzea da. Orain arte trikiti taldeen artean ikusi gabeko formatuan datoz, hiru trikitixa, panderojolea, baterijolea, gitarjolea eta baita piano eta biolinjolea ere bai. Trikitilariak, Leire Esnaola, Lorea Soto eta Ezkide Oteiza dira eta taldekideen hitzetan soinujole hauek dira formazioaren ardatza. Panderoan, Maialen Santa Kruz dugu eta hastapeneko pausua eman zuena da bera. Poztekoa da trikitilari eta orokorrean musikari belaunaldi berriak ekimenak sortzen ikustea, are gehiago haiek nabarmentzen duten bezala ilusioz bada. Bertan dituzue partaide guztien eta trikitilarien argazkiak eta baita entsegu baten egindako bideo grabaketa. Informazio gehiagorako bisitatu taldearen MySpace-a, bloga edo YouTubeko kanala:




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *