diskoa

Pello Ramirezen disko berria



Nahiz eta ez den trikitilaria, soinu handia jotzen duelako, bere bigarren lana benetan gomendagarria da eta iruzkin bat egitea pentsatu dut.

Askotan entzun izan dut Pello gustatzen zaizkidan hainbat musikarien lanetan, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi edota Olatz Zugastiren diskoetan esaterako. Baina inoiz ere ez bere disko propioetan eta asko harritu nau azken honek. Elkar diskoetxearekin argitaratu du eta "Eskuz Lurrari" da bildumaren izenburua.

Abestietan akordeoia eta txeloa dira nagusi, baina beste musika tresna batzuk ere ageri dira, besteak beste: pianoa, gitarra elektrikoa eta bateria. Alabaina, kanta instrumentalak diren arren, Ordiziako Oroith abesbatzak ere parte hartu du eta esango nuke, Enyak duen kutsu melodiko hori ematen diotela kanteei. Guztira 15 pieza entzungai daude eta gehienak erdi-sinfonikoak dira, soinu banda baten antzekoak nire ustez. Hala ere, zaila da estiloa definitzea, jatorri ezberdineko elementuak uztartu dituelako Ramirezek eta horrek argi uzten du konposatzeko dohain apartekoak dituela ordiziarrak.

Musika lasaia eta indartsua era berean, amets egiteko aproposa, sentimenduz betea, intimista... hori da niri sujeritzen didana entzuterakoan. Jakin, azken disko hau bere aitaren omenez sortu duela eta uste dut, ez dagoela gorazarre ederragorik.


Diskoaren azala

Diskoaren aurkezpenean

Argazkiak: Elkar


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *