diskoa

"Sokaide" taldearen estreineko lana

Sokaide taldeak lehendabiziko lana apirilaren bukaeran aurkeztuko du, 21ean alegia. Talde honetan, besteak beste, aurretiaz Amaiur taldean aritutako Igon Olaguenaga trikitilaria dugu eta oraingoan folk kutsuko proposamen batekin datozkigu. Lehendabiziko disko honek "Ortozik" du izenburutzat eta hainbat gonbidatuk parte hartu dute, Ibon Koteron esaterako.

Diskoa esku artean dudanean kontatuko dizuet zer iruditzen zaidan. Bien bitartean, kanta batzuk entzun nahi badituzue, abiatu zaitezte haien MySpacera:




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *