diskoa

Trikitilariak publizitate kanpaina baterako


Bizkaiko Trikitixa Elkartearen bitartez honako albistea dakarkizuet:

"Bizkaiko Trikitixa Elkartera Ekai publizitate agentziatik deitu dute. Eusko Jaurlaritzak plazaratu duen publizitate kanpaina bat gauzatzeko lehiaketa batera aurkeztuko dira, eta beraiek diseinatu duten kanpainako protagonista trikitilari bikote bat da (neska eta mutila). Momentuz maketa moduko bat egingo dute leihaketara aurkezteko, eta irabaziz gero, kanpaina gauzatuko lukete.

Maketa egiteko beraz, trikitilari bikotearen argazkiak behar dituzte (baserritarrez jantzita). Horretarako, hurrengo astean argazkilari batekin sesio bat egingo dute. Trikitilariak 25-30 urte ingurukoak eta alaiak izan behar dira. Zuetakoren batek parte hartzeko interesa izango balu argazki bat bidali beharko luke ondoren agertzen den helbide elektronikora. Bidalitako argazkietatik aukeraketa bat egingo lukete maketa egiteko; eta maketa irabazle suertatuz gero, agian trikitilari berdinek gauzatuko lukete kanpaina, edo beste kasting bat antolatuko lukete (hau agentziaren esku eta maketaren emaitzaren araberakoa). Zalantzarik izanez gero edo gehiago jakin nahi ezkero ere eurekin harremanetan jarri zaitezkete."

Arduradunarekin harremanetan jartzeko honako bideak erabili ditzakezue:

Asier Perez
94 427 70 70




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *