diskoa

"Albokak 2.1", Koteronen lan berria



Ibon Koteron albokariaren proiektu berriko izenburua da "Albokak 2.1, Bizialdi Berria - Upgrade". Orain dela sei urte "Airea" diskoa kaleratu zuen eta oraingoan egitasmo zabalago eta batez ere didaktiko batekin datorkigu. Liburu eta CD formatuan kaleratu berri den lana da eta oso borobila dela ematen du. Laguntzaile moduan Xabier Valle musikari eta irakaslea aritu da.

Alde batetik diskoan, 18 kanta ezagun entzun ditzakegu eta baita hainbat grabaketa zenbait azalpen osatzeko. Horretarako hainbat musikarien laguntza izan du eta besteak beste trikitixa entzuteko abagunea ere izango dugu Ruben Isasiren eskutik. Honez gain, Asier Ercilla, Xabier Valle eta David Nanclares ere ageri dira. Aipatutako guztiak esperientzia zabala dute euskal musikaren esparruan eta seguru diskoa entzutea benetako plazerra dela.

Bestetik liburuan, albokaren bilakaera, ezaugarriak, partiturak, etab. datoz hiru hizkuntzetan.

Kanta batzuk entzuteko abiatu zaitezte MySpacen jarri duten txokora eta informazio gehiago honako webgunean topa dezakezue: sites.google.com/site/albokak21

Diskoa laster salgai jarriko dutela ematen du, baina hurrengo egunetan emango dizkizuet datu gehiago honen inguruan.


Eguneraketa: Elkarren badago salgai eta kanta batek baino gehiagok harritu egingo zaituzte. Liburuxka oso konpletua albokaren inguruko hainbat edukirekin.

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *