diskoa

ALTZAPORRU - 2010eko Maiatza

_


Altzaporru buletineko azken alean hurrengo hilabeteetan kaleratuko diren hainbat lanen berri ematen da besteak beste. Alde batetik, Faborez 04 diskoa udazkenerako kalean izango da eta honako bikoteek parte hartuko dute: Patxi Aiorga eta Joseba Zallo, Ander eta Aintzane Agirrebeña, Ion Ansorregi eta Andoni Larrañaga eta Lutxurdio eta Aitziber Otegi. Bestetik, Kupela taldeak hirugarren lana prestatzen dabil, aurreko diskoetako musikari eta ildoan, freskoa eta umoretsua alegia. Zabaleren soinua, Larrañagaren panderoa eta Berastegiren bateria barne hartuko dituen bilduma "Arriskua Maite" izenburupean kaleratuko da. Azkenik, Joseba Tapiak bakarkako lan berria prestatzen dihardu eta kasu honetan, karlisten eta liberalen arteko liskarretan oinarritu da aurretik "Agur Intxorta Maite" diskoan egin zuen bezalaxe historiako garai zehatz baten zentratuz. Soinu ezberdin bat lortzeko asmotan, haizezko musika tresnak izango ditu lasartearrak lagun eta udazkenean plazaratuko da lan monografiko hau. Orduraino itxaron beharko...




Bestetik, maiatzaren 29an ospatuko den Gertariko Trikitilari Gazteen Txapelketaren informazioa ere badakar buletinak. Honen inguruko informazio gehiago jasotzeko: ttiki.com/13487

Albiste gehiago ere badakartza, baina guztiak irakurtzeko bazkide egin eta etxean jasoko duzu aldarteka.

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *