diskoa

Emon taldearen aurkezpen diskoa


2007. urtean sortu zen talde hau Bergaran eta lehendabiziko diskoa kaleratzeko prest dute. Maiatzaren erdialdean argitaratuko da eta "Piztu Herria" izenburupean datorkigu. Emon-en estiloari dagokionez, erritmo dantzagarriak dira nagusi eta trikitixak presentzia berezia dauka Aritz Alustizaren eskutik.

Hauxe da taldeak diskoaren inguruan esaten duena:

"Lehenengo diska oso laster kaleratuko da, “Piztu herria” izenarekin. Eibarko Legarren (Ander Barriuso) grabatua izan da Angel Katarainek nahastu eta masterizatu duen diska hau. Diska heterogeneoa, 10 gai ezberdin. "Bide bazterra" abestiarekin Mexikora bidaia egin liteke eta tekila batzuk hartuta gaua alaitu. Bidaiatzea eta jamaikar doinuak gustoko ditugunez, "Iraultza-jaia" abestiarekin Toots and the Maytalsen doinuak gogora ekarri ditugu. Baina egurra ere eman beharra dago "Lerro zuzena", "Izateko" eta "Izan zu" abestiekin. Larunbat gaueko istorioak "Aurrera" abestian kontatzen dira. Bizitzan askotan nahi ez ditugun gauzak egiteko ohitura dugu, baina aurrekoari begiratu eta bere bizitza antolatzea ez dugu gustoko, "Zure bidea" abestian adierazi bezala. Cubako Guantanamo espetxeko istorio tristea ere kontatzen da, "5.eremutik" abestian. Hala ere, egun bizi dugun egoera honetan aurrera egiteko arrazoirik badela esan nahi dugu, diskaren izena daraman “Piztu herria” abestiarekin. Amaitzeko harribitxia.

Eta hau dena kolaborazio handi batzuekin."

Urrian entzun genituen Durangoko jaietan eta asko disfrutatu genuen nahiz eta euriak atsedenik eman ez. Aurrerapen kanta batzuk eta informazio gehiago honako webguneetan jaso ditzakezue:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *