Maiatzaren erdialdean kaleratuko da Esne Beltzaren bigarren diskoa eta izenburua "Noa" izango da. Lehendabizikoa 2008an argitaratu zuten "Made in Euskal Herria" izenburuaz eta orain urte erdi Esne Zopak formazioarekin, "Esnesaltzailea" plazaratu zuten.
Azken boladan geroz eta indar gehiago hartzen ari den taldea da eta gazteen artean batez ere izugarrizko zabalkundea izan duena. Beraz, seguru udaran hamaika aldiz entzungo ditugula Xabi Solano eta konpainiak sortu dituzten pieza berri hauek...
Kaleratze data hurbildu ahala informazio gehiago izango dugu, baina bien bitartean Sarean dituzten txokoetan sartu zintezkete: