diskoa

"Ilunerean" taldearen webgunea martxan



Euskal Herriko eta penintsulako hamaika txokotan jo duen talde bizkaitarra da Ilunerean. Haien proiektuaren berri emateko webgunea estreinatu berri dute eta eduki interesgarri asko topa ditzakegu bertan, besteak beste: argazkiak, kantak, bideoak, proiektuaren nondik norakoak, helburuak edo testu literarioak. Baita haiekin harremanetan jartzeko bideak ere, noski.

Ekintza ezberdinak burutzen dituzte eta adibidez kalejira, ikus-entzunaldi, koktel edota ikastaroetan ikus ditzakegu hara eta hona. Gainera, Urpe kirolariarekin batera musika eta herri kirolak uztartzen dituzten emanaldiak ere eskaintzen dituzte nahi izan ezkero. Taldea honako hiru musikarik osatzen dute: Alex Garcia (trikitixa, panderoa, ahotsa), Fede De Dios (alboka, bizkaitar dultzinea, saxo sopranoa) eta Iker Diez (txalaparta, alboka, perkusioak). Hirurak esperientzia luzea dute irakaskuntzan, euskal musikaren munduan eta hori gutxi ez balitz, maila pertsonalean ere paregabeak dira, huts egiten ez duten horietakoak.

Herri musika da haien ardatza nahiz eta errepertorio tradizionalaz gain, berrikuntza ugari eransten dituzten haien saioetan. Honen harira, zin dagizuet hainbat kanta eta moldaketa ikaragarriak direla, inoiz entzun gabekoak. Horretaz gain giroa berehala berotu egiten dute eta ez da batere zaila haiekin kantuan, jotzen edo dantzan amaitzea. Webguneko aurkezpen orrian ondo adierazten dute taldearen filosofia:

"Ilunerean argire, zerurean belarrire, usadio zaharrak segidu, herri musika barrire"

Pasa zaitezte webgunetik, gauza asko dago ikergai eta!






Argazkiak: Ilunerean


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *