diskoa

iPad-aren erabilpen musikala



Software gomendioen osagarri bezala, oraingoan etorkizuneko teknologia iraultzatuko duen "gadget" bat dakarkizuet.

Orain dela hiru aste pasatxo jaso neban iPad-a eta orduztik bere ezaugarriak aztertzen aritu izan naiz. Kaleratu berria denez oraindik ez dago aplikazio espezifiko askorik, baina hala ere bere potentziala ikusi dezakegu jada. Sarrera honetan, erabilpen musikalean zentratuko naiz blog honen ardatzera egokituz.



Ohiko aukerez gain (iPod, iTunes, YouTube,...), hainbat berrikuntza dakartza aparatu honek. Alde batetik, iPhone eta iPod Touch-eko aplikazio guztiak erabili ditzakegu, besteak beste gitarra afinatu, pianoko akordeak bilatu edota metronomo bezala erabiltzeko. Alabaina aplikazio hauek ez dute iPad-aren benetako potentzia aprobetxatzen eta horrexegatik, "app" espezifikoak kaleratzen hasi dira. Horien artean batzuk oso interesgarriak dira. "Magic Piano" adibidez, pianoa jotzeko eta digitazioa lantzeko programa ikaragarria da eta "Accordion" akordeoi bat simulatzen du guk atzamarrez jo ahal izateko. Bateria, gitarra, etab. instrumentu ere jo ditzakegu ia 10 hazbete dituen ukimenezko pantailaren bidez. Horretaz gain, badaude mundu profesionalera zuzendutako aplikazioak, musika estudioetan hainbat lan sistematizatzeko esaterako. Hala ere, hurrengo hilabeteetan ikusiko dugu nora arte heldu ahal den iPad-a eta ondoren duzuen bideoak esaten duen moduan, hau hasiera baino ez da...




Berez nahiko bozgorailu ona dakar "tabletak", baina aurikular edo aparteko bozgorailuentzako "jack" sarrera ere badakar. Horretaz gain, moldatzaile baten bidez USB teklatu bat ere erantsi diezaiokegu.

Momentuz USAn baino ezin da erosi eta gurean asteon jarri dute erreserbatzeko aukera. Prezioari dagokionez, Amerikan 499 $-etik hasita slagai dago eta Espainian 479 €-tik hasita jarriko dute salmentan ekainetik aurrera. Datu gehiago: www.apple.com/es/ipad






Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *