diskoa

Kupelaren "Arriskua Maite" salgai jada



Aurreko sarreran komentatu bezala, Kupela taldea hirugarren diskoa prestatzen jardun da eta uste baino lehenago kaleratu egin dute, jadanik salgai dagoelako. Diskoak 14 kanta ditu eta ohitura den legez, fandangoak, arin-arinak, rantxerak, etab. entzun ditzakegu bilduman. Gainera, apur bat entzuteko aukera izan dut eta aurreko diskoetako estiloa mantentzen dutela argi dago. Erreseina ofizialak zera dio:

"Erromeriaren erregeak berriro ekinean!
Gau Giro eta Pagotxa aurreko lanen arrakastaren ondoren, Larrañagak (panderoa, ahotsa), Zabalek (trikitixa) eta Berastegik (bateria-perkusioa), Arriskua maite diskoa aurkezten digute. Aurrekoetan bezala, bertsoa, trikitixa eta euskal senik zuzenena eta freskoena, umorez eta satiraz tindaturik ekarriko dizkigute kantu berrietan. "

Elkarren eskatu dezakezue jada edo bestela iTunes-en ere erosi ahalko duzue ostegunetik aurrera. Hala ere, harrigarria den arren, Interneten asteburuan eskegi dute edonork jaisteko. Kontutan hartuta aurkezpena ostegun honetan egingo dela eta medio digitaletan egun horretara arte ezingo dela erosi, uste dut diskoetxeek zerbait aldatu beharko luketela diskoak argitaratzeko garaian. Alabaina, nahiz eta gai hau aspertu arte jorratu den, norberaren erabakia izaten jarraitzen du erostea edo deskargatzea.



Iturria: Elkar

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *