diskoa

"Sokaide" taldearen diskoa esku artean



Egun batzuk daramatzat Sokaide taldearen estreineko lana entzuten eta noizbehinka egiten dudan moduan, baloraziotxo bat egitea pentsatu dut.

Alde batetik, diseinuari dagokionez, lan koherentea eta landua dela ikusten da. Bai azala eta baita liburuxka ere ondo lotuak daudelako eta koloreak, letra-motak, etab. asko zaindu dituztelako. Gainera, Saioa Cabañasen (Gauilunak) argazki batzuk ere sartu dituzte liburuxka janzteko asmotan. Guzti honek badu bere garrantzia, entzulea diskoa Internetetik jaitsi edo dendan erosteko aukeraketa egiterakoan kontutan hartzen baititu horrelakoak. Honen harira, ondo egongo litzateke musikari askok egiten duten bezala, aparteko edukiak sartzea (making of,-a bideoklipa, argazkiak, partiturak, aparteko testuak,...). Alabaina ezin zaio baina bat ere ez jarri lanaren aurkezpenari.

Bestetik, diskoa 10 kantaz osaturik dago, batzuk instrumentalak, besteak letradunak eta trikitixa da nagusi kanta gehienetan. Hala ere biolina, alboka, txalaparta, gitarra edota albokote berriek ere badute bere espazioa hainbat kantetan. Estiloari dagokionez, ez dut uste ezer berririk asmatu dutenik, baina molde ezberdinak uztartu dituzte eta horrexegatik ez du ematen lehenago entzundakoaren sentsaziorik. Hala ere kanta askok badute aurretiaz entzun ditugun hainbat talderen kutsua, besteak beste: Korrontzi, Kukuma, Alaitz eta Maider (batez ere Inshala diskoa), Kepa Junkera, O+hatz Proiektua edo Seiren. Nahiz eta "Ortozik" aurretik aipatutako taldeen lanak baino pop-eroagoa dela iruditzen zaidan, erromeriarako egokiagoa agian.

Laburbilduz, diskoa gozagarria da eta eskertzen da horrelako lanak argitaratzen dituzten taldeen esfortzua eta borondatea. Albuma salgai dago jada eta Elkarren esaterako topa dezakezue. Horra hor aurkezpen kontzertuko irudi batzuk:




Argazkiak: Saioa Cabañas


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *