diskoa

Aburruzaga Ortigueira jaialdirako hautagai



Xabi Aburruzaga trikitilaria Ortigueirako jaialdiak antolatzen duen Runas Proiektuaren hautagai zerrendan dago eta finalera heltzeko botoa eman diezaiokegu jada. Proiektu hau jaialdiko antolatzaileek talde hasiberrientzat abian jarri zuten egitasmoa da eta helburu nagusia, talde hauek ezagutzera ematea da.

Portugaletetarra "Denboraren Naufrago" lanarekin aurkeztu da eta izenburu bereko kanta da hautatu dutena botoak biltzeko. Webgunean egingo den hautaketaz gain, epaimahai profesional batek aukeratuko ditu hiru finalistak. Berauek kontzertu bat eskainiko dute uztailaren erdialdean eta irabazleak hurrengo urteko jaialdian emanaldi bat eskainiko du.



Botoak ekainaren 16rarte eman daitezke honako webgunean:





Eguneraketa: boto nahikoak lortu zituen kontzertua emateko eta azkenean bigarren gelditu zen Xabi. Horra hor kontzertuko kanta bat:






Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *