
Aspalditik prestatuta zeukaten lana aurkezteko momentua heldu da eta astelehen honetan, ekainak 28, estreinatuko dute Bizkaiko kopla zaharren ikuspuntu berria eskainiko duen "Beti bizi" albuma. Xabier Amuriza, Leioako Kantika Korala eta Kepa Junkeraren arteko elkarlanaren fruitua da eta Kepa bera izan da ekoizpenaren arduraduna. 12 kantaz osaturik dago eta abesbatza, tradizioa eta musika elektronikoa uztartu dituztela esaten dute arduradunek. Grabazioa Bilboko Balea estudioetan burutu zen eta Hiri Records diskoetxeak argitaratuko du.
Urte batzuk dira proiektu hau eraikitzen hasi zirenetik eta iazko abuztuan gehiena grabatuta zeukaten, baina Keparen beste lanen aurkezpenek eta kanpoan bizitzen egon dela kontutan hartuz, atzeratu behar izan zuten diskoaren kaleratzea. Alabaina, heldu zaio garaia.
Datu gehiago hurrengo egunetan izango ditugu, baina bien bitartean bideoklip bat ikusi dezakezue "Aita San Migel" kanta eta Santi Yaniz argazkilariaren irudiak uztartzen dituena:
Eguneraketa. Hauexek dira diskoko 12 kantak:
1. AITA SAN MIGEL2. IPIÑABURU LEKU ALTUAN3. AITITE MERKURIO4. ZOZOA KANTETAN5. HORRA GOIKO LANDETAN6. AIKO JUANIKO OLABARRIKO7. ANTONIO GOITIA8. MATXALEN BUSTURIKO9. KANTETAN BIHER DOT HASI10. TRIKITI TXAINIA11. SOLDADU NOA SOLDADU12. GAZTAINA KOLOREKO