diskoa

Kepa Junkeraren webgune berria



Gauerdian estreinatuko dute Kepa Junkeraren webgune berria, zeinetan hamaika kontu aurkituko dituzuen. Hilabete asko eman dituzte diseinu eta programazio lanetan eta argitaratzeko momentua heldu da jada. Nik orain dela hilabete batzuk ikusi nuen beta bertsioa eta oso ondo zegoela aitortu beharra daukat. Hainbat elementu oso originalak ziren, besteak beste, aldatu ez badute diskografia atalean diskoak nola ordenatuta zeuden asko gustatu zitzaidan eta hori egiteko ordu bat baino gehiago eskaini zituztela argi dago. Horretaz gain kanta asko daude entzungai eta orain arte kaleratu ez den informazioa ere irakurgai dago. Gainera webgune osoak adostutako diseinua dauka eta zin dagizuet asko, literalki eskuz eginda dagoela. Bihartik aurrera sartu eta zuen ondorioak atera.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *