diskoa

Tapiaren "eta tira eta tunba" disko berriaren aurkezpena



Bihar, ekainak 4, Larrabetzuko plazan aurkeztuko du Tapiak bere lan berria, "eta tira eta tunba" izenburupean irailean argitaratuko dena. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta Larrabetzun asteburu honetarako antolatu duten Literaturia egitasmoaren barnean kokatzen da emanaldia. Egun guztietan hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango dugu eta besteak beste, eskolako umeek ere trikitixa joko dute nire laguntzaz larunbat eguerdian. Horretaz gain, haurren antzezlanak, mahainguruak, liburu azoka, kontzertuak (Gosek zapatuan joko du, 22:30etan HORI BAIen), liburu aurkezpenak, etab. antolatu dituzte bertara hurbilduko diren guztientzako.

Handik ikusiko garelakoan, bertan uzten dizuet informazio gehiagorako webgunea:



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *