diskoa

"Noa" esku artean

_


Astetxo batzuk daramatzat Esne Beltzaren azkena entzuten eta aitortu beharra daukat, "Made in Euskal Herria" lehendabiziko lana baino gehiago gustatzen zaidala azken hau. Aurreko diskoa ere ondo dago baina honetan azken urteotan jasotako esperientziak jasotzen dituzte eta gehiago asetzen nau. Gainera kanta batzuk hainbeste gustatzen zaidan Etzakiten zaporea dute eta nik behintzat eskertzen dut. Hala ere badaude estilo eta moldaketa oso originalak, country kutsukoak esaterako.

Hamazazpi kantaz osatuta dago diskoa eta dantzagarria da guztiz. Hiruzpalau nabarmentzekotan: Nafar Erreinua, Hona Bostekoa, Hankatxuak eta Gogoak. Oso ezberdinak dira elkarren artean, bai gai eta baita estiloz ere eta hor dago disko honen aberastasuna. Hamaika hizkuntza, hamaika musika-tresna, hamaika gai,... disko heterogeneoa oso.

Diskoak arrakasta handia izaten ari duela ematen du, besteak beste, Esne Beltzak gazteek eskatzen dutena eskaintzen duelako. Asmatu egin baitute euskal gazteriaren gehiengoak haien MP4 eta parrandetan entzun nahi dutenarekin. Horren ondorioz, gure kasuan, zer hoberik ez dago trikitixa osasuntsu mantentzeko.

Irailaren 4ean Lezaman joko dute Betagarri eta Triki ta Ke taldeekin batera 23:00etatik aurrera eta gonbidatuta zaudete nire herrira hurbildu eta aparteko giroaz gozatzeko. Bien bitartean, hor duzue sortu duten 2010eko Kilometroaren kanta, diskoan ere sartu dutena:




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *