Aurreko sarrera baten Kepa Junkerak eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak otsailean eskaini zuten kontzertuaren kronika argitaratu nuen eta bertan kontzertua ETBn emango zutela baieztatu nuen. Beno ba, emanaldia telebistan ikusteko aukera izango dugu larunbat honetan, abuzutuak 28, 22:00etan ETB 1en. Gogorarazi emanaldia bi saiotan banatu egin zela, lehendabizikoan Keparen kanta ezagunak interpretatuz eta bigarrenean "Etxea"-ko abestiak jo zituztelarik.
Nik biziki disfrutatu nuen kontzertua eta ea orain ere telebistan ikusten gozatzen dudan.