diskoa

LEZAMAKO JAIAK 2010


Publizitate sarreratxoa da honakoa, herriko jaien berri emateko alegia. Baina ez pentsa trikitixarekin zerikusirik ez dutenik, ia egunero soinua entzuteko aukera izango dugulako. Herriko trikitilari eta orokorren musikariez gain, Koldo Etxeberria ere etorriko zaigu pare bat egunetan saltsa apur bat jartzeko asmotan. Beraz noiznahi trikiti hotsak entzun ahalko dira herriko kale eta tabernetatik.

Horretaz gain irailaren 3an, ostirala, bi talde lokalen ostean Trikiziorekin erromeria izango dugu Xabier Arakama soinujolearen gidaritzapean. Irailaren 4ean aldiz, Betagarriren ostean Esne Beltza datorkigu Xabi Solano buru dutela eta ondoren Triki Ta Ke Iker Dorronsororekin.

Bertan uzten dizuet ekitaldi nabarmenenak laburbiltzen dituen kartela eta baita programa osoa ere. Ongi etorriak zarete eta gure herrian!

Bertan elkar ikusiko dugulakoan...



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *