diskoa

"Trikiliklik" irratsaioa Euskadi Irratian


Euskadi Irratia eta Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen arteko elkarlanaren fruitua da "Trikiliklik" irratsaioa. 10 atal izango dira eta larunbatetan ematen dituzte 15:00etatik 15:30etara. Bertan, Oihane Egurtzaren gidaritzapean hainbat testigantza eta pieza entzuteko aukera izango dugu, beti ere era oso dinamikoan. Jorratuko den gai nagusia trikitixak bere sorreratik izan duen bilakaera izango da.

Saio batzuk entzungai daude jada eta bertan dituzue. Ez dakit zehatz-mehatz noiz hasi ziren irratsaioarekin, baina momentuz bost atal daude EITBren webgunean eta saiatuko naiz hurrengoak ere bertan jartzen kaleratzen diren heinean.

- Soinu txikiak osatutako errepertorioa eta hedapena

- Euskal Herrira nola heldu zen

- Mauriziaren kantaera eta Elgetak maisu moduan egindakoa

- Panderoari buruz

- Erromeriak, gazteek erlazionatzeko zuten modua

- Soinu diatonikoa munduan barrena

- "Infernuko hauspoa" oroitzen

BERRIA: - Trikitixa, landagunetik hirira

BERRIA: - Hauspoaren aire berria

Oharra: ez bada erreprodukzio barra agertzen, egin klik eskumaldean agertzen den "mp3" estekan eta grabazioa zabalduko da.



Jatorrizko argazkia: Garazi Unzueta

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *