diskoa

"El Fuelle Del Infierno" erreportajea




Atzo TVE 2 kanalean aspaldiko erreportaje bat eman zuten, "Creadores" saioaren barnean. Bertan Kepa Junkera izan zen hizpide baina trikitixaren inguruko hainbat datu ere ematen ziren.

Erreportajea 1998an grabatu zen Kepak "Bilbao 00:00h" diskoa aurkezten ari zeneko garaian. Gogorarazi disko hau Madrilgo "Resistencia" diskoetxearekin kaleratu zuela eta horrexegatik besteak beste, penintsulako medioetan izan zuen presentzia. Hala ere uste dut diskoaren arrakasta, lana bera dela, niretzat behintzat inoiz esku artean izan dudan diskorik onena dudarik gabe. Hori gutxi ez balitz zuzenean ikusi nuen lehendabiziko aldia, disko hau aurkezten zebilen eta gogoratzen dut txundituta irten nintzela emanalditik.



"Bilbao 00:00h" diskoaren aurkezpeneko kontzertu baten (1998)

Argazkia: badok.info


Saioa grabatu nuen eta hor duzue bi zatitan banatuta zuek ere ikusi ahal izateko nahi izan ezkero:







-

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *