diskoa

Esne Beltzaren arrakasta



Diskoaren balorazioa egin nuenean, susmoa izan nuen benetako arrakasta "Noa" diskoarekin helduko zitzaiela eta hala izan da.

Horren adierazgarria izan da besteak beste Lezamako jaietan ikusi duguna. Iaz "Made in Euskal Herria" diskoa aurkezten etorri ziren eta bildu zen jendea eta batez ere ikusmina ez dauka alderik aurtengoarekin. Aurreko asteburuan jendetza ikaragarria bildu zen txosnagunean eta espektakulo itzela eskaini zuten Solano eta bere kideek, bertaratu zirenak guztiz harrituz. Horren lekuko dira ondorengo argazkiak:




"Boom" honen ondorioz, 60 kontzertu inguru sinatu dituzte biran eta Japonia edo Alemania ere bisitatuko dute besteak beste. Seguruenik kontzertu guzti honen artean berezienetariko bat Aste Nagusian eskaini zutena izango da, aparteko muntaia izan zelako eta gainera karga emozionala ere bazuelako. Hor duzue kontzertuko irudi bat, egon zen giro paregabea ikus dezazuen:



Argazkia: Baga-Biga


Ea bidean aurrera egiten duten eta hurrengo urteetan lan berriak kaleratzen dituzten, trikitixarentzako osasungarria baita horrelako proposamenek arrakasta izatea.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *