diskoa

"Nemesioren Trikitixa" liburua



Udazkenarekin batera euskal liburu eta diskogintza martxan jartzen dira, hamaika produktu kaleratuz batez ere Durangora begira. Horien artean, deigarria iruditu zait Pako Aristik plazaratu berri duen liburua, "Nemesioren Trikitixa" izenburupean hain zuzen ere. Idazle paregabea da Pako eta argi ikusi genuen orain dela bi urte eskolara hitzaldi bat ematera etorri zenean, ikasleek ondo pasatu zutelako eta hori arras zaila da orokorrean gazteek duten irakurzaletasuna kontutan hartuz. Agian, nork daki, bere laguna den Mikel Markezen eragina izango zuen lan berri hau sortzeko, dakigun moduan Mikel trikitilariaz gain Trikitixa Elkarteko kide ere badelako.

Beno ba, liburua Elkar argitaletxearekin kaleratu du eta aurkezpena urriaren lehendabiziko astean izango da. 5-9 urte bitartekoei zuzendua dago eta salgai dago jada. Opari polita dudarik gabe adin horretako umeentzat, are gehiago trikitixa jotzen badute.

Soinu txikiak presentzia handia izango duela seguru, bestela begira zer dion sinopsiak:


Zergatik dio Nemesioren amak pertsonak diatonikoak garela?
Zergatik diote trikitixa ez dela Euskal Herrikoa?
Zergatik diote Olentzero ez dela existitzen?
Zergatik daude zientoka trikitixa armairuetan gordeta?
Kezka askori egin beharko dio aurre Nemesiok.



Ilustratzailea: Javi Kintana


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *