diskoa

"Amuma Says No" taldea



Eguerdian, udan Boisen egondako lagun batek bideo bat bidali dit eta horren bitartez ezagutu dut "Amuma Says No" erromeria talde berezi hau. Berezia esaten dut Boisen dutelako jatorria eta haien hitzetan, euskal musikaren bihotza eta arima erakusten dute gaur egungo Amerikan. Trikitixa oinarritzat harturik Estatu Batuetako hainbat estilo uztartzen dituzte, euskal errepertorioa eskainiz ematen dituzten hamaika saioetan.

Trikitilaria Dan Ansotegui da eta panderojolea Sean Uranga deitzen da. Hauetaz gain Jill Aldape kantaria, Dave Manion gitarrajolea, Rod Wray baxujolea, Micah Deffries gitarrajolea eta Spencer Basterrechea baterijolea osatzen dute taldea. Informazio gehiagorako edo multimedia edukiez gozatzeko, joan zaitezte haien webgunera:





Egia esan mirestekoa da euskal diasporak egiten duen lana eta Euskal Herriarenganako duen maitasuna. Zenbat dugun ikasteko bertan bizi garenok... Horra hor kontzertu ezberdinetako zati pare bat:








Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *