diskoa

Badator "Herria"




Azken bi urtetan bezala, azaroarekin batera Kepa Junkeraren lan berria dator. Kasu honetan "Herria" kaleratuko du bilbotarrak eta disko honekin trilogia bat itxi egingo du. 2008an "Etxea" eta 2009an "Kalea" aurkeztu ziren eta lan berri honek ere aurreko diskoetako ildoa jarraituko du. Beraz, euskal kanta tradizionalak munduko musikari eta kantariek bere egingo dituzte, bakoitzak dituen abileziak islatuz. Kasu honetan 23 pieza izango ditu albumak eta grabaketak munduko txoko ezberdinetan burutu dira, besteak beste: New York, Oakland, Berkley, Paris, Casablanca, Estambul, Atenas, Boise, San Francisco, Los Angeles eta Hawai.

"Herria" azaroaren 16an kaleratuko da Warner Music diskoetxe eta Hiri Records zigiluaren eskutik. Hona hemen diskoaren azala:




EGUNERAKETA: diskoa eskatu dezakezue jada iTunes-en bidez eta nahiz eta oraindik ezin den deskargatu, kanta bakoitzaren 30 segundu entzun ditzakezue idea bat egiteko. Gainera, abesti zerrenda ageri da eta ematen du benetan bertsio harrigarriak entzungo ditugula, besteak beste pieza hauena: Egun Da Santi Mamiña, Orioko Baleari edo Axuri Beltza.



Laster informazio gehiago izango dugu. Bien bitartean, bertan dituzue grabaketa eta ekoizpen prozesuaren argazki batzuk:





Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *