diskoa

II. Oñatiko Trikitixa Jaialdia


Lizargarate Trikitizale Elkartea
k antolatutako jaialdia urriaren 30ean ospatuko da 16:30etatik aurrera Oñatiko Santa Ana antzokian. Aurtengo edizioan Primi Erostarbe panderojolea omenduko dute eta bertan parte hartzaile ugari egongo dira: Joseba Tapia eta Estanga anai-arrebak, Izer aita-semeak eta Alabier, Ospas eta Janire, Lajatarrak eta Oriatarrak, Landa aita-semeak eta noski, Oñatiko Musika Eskolakoak ere bai.

Jaialdia 19:30etararte luzatuko da eta ondoren afaria ere egongo da. Sarrerak 10 €-ren truke lortu ditzakezue Oñatiko Umerez eta Urbia tabernetan. Egunean bertan ere salgai izango dituzte antzokian.

Informazio gehiagorako, Lizargarate Trikitizale Elkarteak Facebook-en duen txokora abiatu zintezkete:


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *