diskoa

IX. Nazioarteko Trikitixa Jaialdia


Azken bederatzi urteetan bezala, Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ate joka dugu eta aurten aldaketa garrantzitsu bat egongo da. Bizkaian ostiraletan egin ohi zen eta Gipuzkoan larunbatetan. Beno ba, aurten alderantziz izango da baina programa berdina izango dute saio biek.

Ostiralean, azaroak 5, Tolosako Leidor antzokian ospatuko da lehendabiziko emanaldia, gaueko 22:00etan. Hurrengo egunean, azaroak 6, Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan izango da zita arratsaldeko 19:00etan. Ondoren Glass tabernara abiatuko dira parte hartzaileak bertan piezatxo batzuk jo eta giro lasaieagoan aritzeko.

Parte hartzaileak honakoak izango dira: Fillippo Gambetta eta Claudio De Angeli italiarrak, Imosima Bretainiatik, Blai Casals eta Manu Sabaté katalanak eta Euskal Herritik Mirari Azkune eta Aitziber Otegi, Kupela Taldea eta Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola arituko dira. Emanaldiko aurkezleak Mikel Martinez eta Patxo Telleria izango dira eta sarrerak salgai daude jada.






Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *