diskoa

"Nemesioren Trikitixa", barnetik



Gaur ikasle batek, Ametsek alegia, "Nemesioren Trikitixa" liburuarekin etorri da klasera neroni erakusteko asmotan. Abagunea aprobetxatuz gainbegiradatxo bat bota diot liburuari eta egia esan asko harritu nau bertan irakurri dudanak, trikitixako edozein ikasle bere burua islatuta ikusi dezakeelako testuok irakurtzean. Oso ondo islatzen dira zelakoak diren hastapeneko momentuak eta gainera azalpen oso interesgarriak ere ematen dira. Hori gutxi ez balitz, Ametsek esan dit errez irakurtzen dela eta oso entretenigarria dela.

Ez dut nahi gehiagorik aurreratu nahi kontakizuna ez hondatzeko, baina jakin, liburuak trikitixako maisu baten eragin zuzena izan duela eta trikitilari honi eskaini diola lana Pako Aristik. Gehiago jakiteko, liburua irakurri beharko duzue... nik nire alea eskatu dut honezkero.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *