diskoa

"Arnasak", Furundarena + Mendizabal



Txistua
ren arnasketa bertikala eta soinuaren arnas horizontalaren arteko uztarketa dela esaten du diskoaren erreseinak eta ezingo lukete hobeki deskribatu lan hau. Aitor Furundarenaren soinu handia eta ahotsa eta Garikoitz Mendizabalen txistua eta danbolina baino ez dira ageri diskoan, baina horrek ez dio konplexutasuna murrizten lanari. Niri behintzat nahiko formatu berritzailea iruditu zaidalako eta diskoa entzuten duzunean ulertuko duzue ez dela errez entzuten den lan horietakoa.




Trikitilariei zuzendutako gutizia bezala, jakin niri behintzat biziki gustatzen zaidan Furundarenaren "Slalom-a" kanta ezagunaren bertsioa ere sartu dutela. Ikaragarria kanta honetan Garikoitzek egiten duena, neu txistularia izanik, zoratzekoa iruditzen zaidalako bere interpretazioa. Horretaz gain, guztira 13 kanta dira eta badaude trikiti kanta gehiago ere, baita Phil Cunningham maisuaren bertsioren bat ere bai.




Gomendagarria entzutea eta onuragarria dudarik ez txistuaren osasunarentzako batez ere. Spotify-en entzungai duzue diskoa:


Horra hor aurkezpenean jo zuten piezetako bat:






Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *