Zaldibarko trikitixa txapelketak ibilbide luzea dauka, XIX.a martxan dago eta. Aurten ere beraz zita dugu azaroaren 28an, igandea, arratsaldeko 17:30etan Olazar frontoian.
Hauexek dira parte hartuko duten bikoteak:
- Jone Uria eta Julene Otegi
- Ander Beldarrain eta Eider Iraola
- Ander Zabaleta eta Jone Pagaldai
- Edurne Errandonea eta Ander Beldarrain
- Itsaso Elizagoien eta Irune Elizagoien
- Ainara Alberdi eta Ane Alberdi
- Olatz Jaka eta Maider Ugalde
- Ane Balerdi eta Jokin Tolosa
Parte hartzaileek honako piezak jo beharko dituzte:
- Bizkaiko Trikitixa
- Porrusalda
- "Azkorgain" fandangoa (Jose Mª Iriondok egina)
- Arin-arina
Kanporaketarik egin ez denez, parte hartzeko ordena bertan zehaztuko dute zozketa bidez. Onenak irabazi dezala txapela...